Gu tXINtXARRI tXARANGA gara, 15 gazteez osatutako musikari taldea.
Gure udal-herrian, hau da, Irunen, musika ikasketak egiten genituela ezagutu genuen elkar. Txikitatik daramagu gure musika besteekin partekatzen, bai bakarlari eta bai talde gisa. 2025eko abuztuan gure txaranga sortzeko proiektua martxan jartzeko asmoarekin entseguak hasi eta abenduan gure lehen emanaldia eskaintzeko aukera suertatu zitzaigun. Handik aurrera Euskal Herriko kaleak zein plazak gure musikarekin alaitzen jarraitu ditugu.
Prest gaude hiri, herri eta auzoetako festetan parte hartzeko beste ospakizun askotaz gain. Errepertorio anitza da gure ezaugarrietako bat, txarangek normalean jo izan dituzten abestiak gaur egungo musikarekin nahasten baititugu, adin guztietako jendeak goza dezan.
Sartu gure YouTube kanalera eta entzun estudioan grabatu berri ditugun abestiak. Kalitate gorena, energia bera!